BASAJAUN 25′

Nire lehen distantzia-luzeko proba izan da. Autosufizientzia, gelditu-gabe eta aventura proba. Gravel bizikletarekin eta egun batzuetan bizirauteko beharrezko materialarekin soilik. Natura eta gizakia, bidaiaz gozatzeko ez da ezer gehiago behar. Ibilbidearen ezaugarriak: 875km / 16.000m metatu / errepiea eta mendi bideak. Gasteizen hasi eta bukatu. Urbasa, Iratiko basoa, Bardeak, Cebollera mendilerroa eta Izkiko parke naturala…

Nire lehen distantzia-luzeko proba izan da. Autosufizientzia, gelditu-gabe eta aventura proba. Gravel bizikletarekin eta egun batzuetan bizirauteko beharrezko materialarekin soilik. Natura eta gizakia, bidaiaz gozatzeko ez da ezer gehiago behar.

Ibilbidearen ezaugarriak: 875km / 16.000m metatu / errepiea eta mendi bideak. Gasteizen hasi eta bukatu. Urbasa, Iratiko basoa, Bardeak, Cebollera mendilerroa eta Izkiko parke naturala zeharkatzen ditu batik-bat.

Bizikleta mugitzeko eta bidaiatzeko lagungarri zaigu, baina bere abiadura auto edo hegazkin bat ez-beste geldoagoa da eta horrek, leku ezberdinetan geratzeko eta giroaz gozatzeko aukera paregabea ematen digu.

Nola ez, zeliakoa izanik, materialarekin batera glutenik gabeko ogia eta janaria eraman nuen lehen egunetik (ikusi argazkia). Ez baitakigu ziurtasunez zein lekutan aurkitu ahalko dudan niretzako elikagaia. Bokadilo edo pizza bezalako janari erraz eta azkarrak askotan arazo batetaz libratu ahal zaituzte horrelako proba luze batetan, baina nire kasuan hori ez da posible, beraz jatekoa ziurtatu behar dut eta hobe pisu gehiago gainean eramatea gozez hiltzea baino! jejeje…

Bestela, zibilizazioa aurkitzen genuen lekuetan, beti zegoen aukera mahai batetan eserita afaltzeko, glutenik gabeko jatekoa zihurtatuz. (Ogia ukitu ere ez)

Goazen harira! Basajaun iraupen luzeko proba bat da. Bai fisikoki eta baita psikologikoki muturrera eramaten zaituen proba bat da. Norbere burua ezagutzeko aukera ezinhobea. Aurretik imaginatu ezin izango nukeen muturreraino, eta gorputzak nola guk aurrez jarritako mugak zein erraz gainditu ahal dituen erakusten diguna.

Iratiko basoan blai-blai eta guztiz hoztuta egotetik, bardeetako bero jasanezina ezagutzera eramaten zaitu. Momentu erraz eta dibertigarriak izatetik, miseria hutsera pasa ninteke momentu batetan, barre egitetik negar egiteko gogoak izatera. Hau guztia, paisai ikusgarrien laguntzaz eta aurrera egiten duzun heinean norbere gaitasunaz ohartaraztean indarberritzen zoaz.

Iraupen luzeko probetan askotan lesioak agertzen daitezke eta nire kasuan, lehen egunean 4 ordu bizikleta gainean besterik ez eta ezker belauna kexaka hasi zen. 4 egunetan zehar minak jarraitu zuen, areagotu egin zen. Lesio zahar bat atea jotzen, (ondorioztatu nuen bizikleta-poltsen ondorioz izan zela eta ez nuela behar beste ongi antolatu eta prestatu). Proba bukatzerako hile terdi egon behar izan nuen belaunaren errekuperazio lanetan. Albokalteak dira, norberak bakarrik daki pena merezi izan zuten edo ez.

Ondorioz, esan dezaket Basajaun izan dela nire irakasle. Nire barrenak ezagutzen lagundu nau eta orain lehen baino hobeto badakit noiz jarraitu edo noiz geratu. Ondorioz, bi bide besterik ez ditut ezagutzen bizitzan eta kirolean. Irabazi edo ikasi, besterik ezin daiteke egin. Erortzen naizenean, galtzen dudanean, ezarritako helburua betetzea lortzen ez dudanean ez dut galtzen, ez dut huts egin… ikasi egin dut!

Basajaun 2025 ibilbidearen mapa.

GLUTENIK GABEKO MENUA:

  • Santa Madre Sweetbar barritak.
  • Santa Madre – NO CRAMP gominolak.
  • Unusual Gel Santa Madre – off caf
  • Unusual fuel edaria.
  • Glutenik gabeko ogi barra bat.
  • Datilak

Tags:

Leave a Reply

Discover more from RODAR SIN TRAZAS

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading